Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2011ko publizitate kanpaina martxan da

"Bai Euskarari, Urrats Biziak" lelopean, abian da dagoeneko Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2011ko publizitate kanpaina. Azken publizitate kanpainetan Ziurtagiria zeukaten entitateak nahiz bezeroak izan badira protagonista, oraingoan egoerei eman nahi izan zaie garrantzia. Hala, animazioak erabiliz, euskara baztertuta geratzen den hiru egoera erakutsi dira. Modu horretan atentzioa eman nahi izan da, hartzaileari pentsarazteko eta mugimenduan jartzeko. Aurreko astean zehar moskeo-kanpaina aurrera eraman ostean, sarean ikusgai dago jada erresoluzio-kanpaina.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin