Openbravo POS euskaraz

Openbravo POS (Salmenta Puntuko Terminala) saltoki, denda eta enpresa txiki batek behar duen funtzionaltasun gama osoa eskaintzen duen kudeaketa programa da: salmentak, ordain-jasotzeak, eguneroko txostenak, eskudiruaren kudeaketa, biltegiaren kudeaketa, etab. Programa interesgarri hau Zornotzako Udalak euskaratu du. Doan lortu daitekeĀ  GPL2 software libreko lizentziarekin banatzen baita. Openbravo POS prorama deskargatu. Euskarazko itzulpen paketea deskargatu. Hona hemen programa instalatzeko argibideak: Openbravo instalatu

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin