Jakintza eta erabilera

Uda eta opor-garaia iritsi dira, bi ume txiki ditut eta parkean ordu batzuk pasatzen ditut. Badut umeen hizkuntza dela eta kezka bat, seguru zuetako askok ere baduzuena. Goierriko herri batean bizi naiz, bi ikastetxe daude eta bietan euskaraz ikasten da. Seme zaharrenak ia beti euskaraz hitz egiten du, gazteleraz ia dena ulertzen du baina ez daki ondo hitz egiten. Hala ere umeren bat gazteleraz gerturatzen bazaio, gazteleraz egiten du. Jakinda beste umeak euskaraz badakiela, guk euskaraz egiteko esaten diogu nahiz eta besteak gazteleraz erantzun, baina kosta egiten zaio. Onartu behar dut guk ere helduekin gauza bera egiten dugula! Ziurrenik euskaraz jakin arren gazteleraz hitz egiten duten ume horien kasuan etxeko hizkuntza nagusia gaztelera izango da. Zer egin dezakegu euskararen erabilera handitzeko? Ikastetxean euskaraz ikasten eta euskaraz hitz egiten badute, zergatik egiten dute gazteleraz kalean daudenean? Zer egin dezakegu ikastetxetik kanpo ere euskaraz hitz egin dezaten kontzientziatzeko ?

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin