Aurkezpena
Ongi etorri
Ziurtagiriaren Elkartearen baisarean blogera. Blog honetan, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen eta zuen arteko elkarreragina bultzatu nahi dugu. Bertan gure albisteak, hausnarketak eta Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen inguruko albisteak plazaratuko ditugu bereziki.
Ziurtagiriaren Elkarteak lan mundua euskalduntzeko estrategikoki lanean dihardu 2007tik, Bai Euskarari Ziurtagiria erremintatzat. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria sortu zuen 2000. urtean, baina Ziurtagiriaren Elkartea da agiriaren kudeaketa integralaz arduratzen dena, 2007tik. Bere bitartez alor sozioekonomikoko entitateen arteko elkarlana sustatzen da, euskarak eremu berriak bete ditzan.Bai Euskarari Ziurtagiria prozesu parte-hartzaile, dinamiko eta planifikatu baten emaitza da eta erabiltzaile guztien ekarpenak jasoz etengabe hobetzen ari da.
Urte hauetan
Ziurtagiriaren Elkarteak proiektua sendotzeko, hobetzeko eta hedatzeko pausoak eman ditu, gizartearentzat egitura erreferentea sortuz eta hauspotuz.
Info +:
http://www.baieuskarari.org/?op=2
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin