Lanbide Heziketarako hiztegia on-line

Laneki elkarteak sortutako euskarazko hiztegi teknikoa dugu, on-line eta guztiz doakoa. Erabilpen erraza eta azkarra eskaintzen duen tresna da. Bertan, bilaketak Lanbide Heziketa osatzen duten familien bidez egin daitezke. Hitzen esanahiaz gain, hitz hauen testuinguru desberdinak jasotzen dituzten esaldi eta esamoldeak ikusteko aukera ematen digu hiztegi honek. Ikaslan eta Hetel erakundeek garatutako Lanbide Ekimena proiektuaren barruan kokatzen da hiztegi hau. Proiektu honenĀ  helburu nagusia, Lanbide Heziketarako materialak euskaratu eta interneten erabiltzaileen eskura jartzea da hain zuzen ere. Informazio gehiago: www.jakinbai.com

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin