Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendari den Rober Gutiérrezek eta Donostiako alkateak, Juan Karlos Izagirrek, bilera egin dute. Bertan, elkarlanerako aukera desberdinak aztertu dira, baita Donostian Bai Euskarari Ziurtagiria nola sustatu daiteken hitz egin ere.
Rober Gutiérrezek Ziurtagiriaren Elkartearen helburuak eta egungo egoera azaldu ditu. Hala, gogora ekarri du Donostian dagoeneko hainbat jarduera abian jarri dituztela, eta orotara 137 entitatek eskuratu dutela Bai Euskarari Ziurtagiria.
Juan Karlos Izagirrek gogora ekarri duenez, “euskararen aldeko erabateko apostua da bultzatu nahi duguna Donostiako Udaletik”, eta ildo horretan “elkarlanerako aukerak aztertzeaz gain, etorkizun hurbilean praktikara eramateko nahia dugu. Hala, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin lankidetzan aritzeak euskararen alde eta bere normalkuntzaren aldeko apostua egitea da. Eta lan horretan, hor izango da Donostiako Udala ere”.
Udara amaitu eta ikasturte politiko berria hastearekin berrartuko dituzte harremanak Donostiako Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin