'Bai Ziurtagiridunen Aldizkaria'-ren 6. alea laster izango da kalean

Publikatzear da 'Bai Ziurtagiridunen Aldizkaria'-ren 6. alea. Idoia Ezkurdia Nekaturreko arduradun teknikoari egindako elkarrizketa, Bidera Zerbitzuak enpresari buruzko erreportajea Joan Mari Larrarteri egindako zenbait galdera eta guzti, edota Nekane Goikoetxea Soziolinguistika Klusterreko Eralan egitasmoaren zuzendariaren iritzi artikulua dira, besteak beste, ale honetan jorratzen diren gaiak.

Hurrengo alea gabon aurrean aterako da, baina laster hasiko gara gaiak prestatzen. Beraz, zuen entitatearen inguruko berriren bat baldin baduzue, edota euskara eta lan munduarekin zerikusia duen informazioren bat eman nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan 902430026 telefono bidez edota komunikazioa@baieuskarari.org posta-elektroniko bidez.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin