Jardunaldia: 20 urte euskara eta lan-mundua uztartzen
Aurten 20 urte bete dira, Elhuyarrek lan-munduan euskararen erabilera normalizatzeko lehen euskara-plana abian jarri zuenetik. Antzuolako
Elay enpresan egin zuen lehen saiakera hura. Ordutik, askotariko enpresa eta erakundeek urrats bera egin dute, eta, denon artean, lan-munduan ere tokia egin diogu euskarari. Beraz, bada ospatzeko arrazoirik. Baina, era berean, egindako bideaz hausnartzeko ordua iritsi da.
Gainera, 20 urteotan errotik aldatu da lan-munduko errealitatea: euskal enpresa eta erakundeak gero eta gehiago aritzen dira tokiko merkatu eta eremuetatik kanpo, mundu mailako agertokian. Ondorioz, egoera aldatu egin da: lehen euskararen kudeaketa zen gure ardura nagusia; orain, berriz, hizkuntzen kudeaketaz hitz egin behar dugu.
Gaur egungo erronkak zein diren eta nola erantzun diezaiekegun aztertzeko, Elhuyarrek jardunaldia antolatu du Bilboko Euskalduna Jauregian, urriaren 7an. Izena emateko:
http://bit.ly/phsGYi
Hona hemen egitaraua:
08:45 Harrera: Erregistroa eta dokumentazioa.
09:00 Antolatzaileen agurra
09:15-09:30 20 urte Euskara planetan ikus-entzunezkoa: 20 urteotako ibilbidea gainbegiratuko dugu, lan-mundua euskalduntzen lan egin duten eragileak elkarrizketatuta.
09:30-10:00 La normalització lingüística a les empreses / Normalizazio linguistikoa enpresetan
- Noemí Ubach, Kataluniako Generalitat-eko Consorci per a la Normalització Lingüística-ko Jardueren Saileko arduraduna
- Assumpta Casanova, Kataluniako Generalitat-eko Consorci per a la Normalització Lingüística-ko Dinamizazio eta Aholkularitza Saileko arduraduna.
10:00-11:00 Etxe-zokotik mundu zabalera
- Andoni Sagarna, Elhuyar Fundazioaren sortzaileetako bat, euskaltzaina eta Elkar enpresa-taldearen ordezkaria Langune Hizkuntz Industrien Elkartean.
11:00-11:30 Atsedenaldia
11:30-13:00 Mahai-ingurua Lan-munduan hizkuntzak kudeatzerakoan gaur egungo erronka nagusiak zein diren eta nola erantzun diezaiekegun aztertuko dugu hainbat eragilerekin elkarlanean
- Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
- Anaje Narbaiza, Antzuolako Elay enpresaren ordezkaria.
- Idoia Aldekoa, Elhuyar Aholkularitzaren Bizkaiko koordinatzailea.
- Iratzeder Mendikute, Eroskiko Euskara Planaren koordinatzailea.
- Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiaren Elkartearen zuzendaria.
- Xabier Arauzo, Osakidetzaren Euskara Zerbitzuko burua.
13:00-14:15 Talde lana
14:15 Luntxa
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin