Elduaien Hizkuntza Eskolak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Hizkuntzen irakaskuntza esparruan 40 urteko esperientzia daukan hizkuntza eskola honek Zerbitzua euskaraz maila lortu du. Gaur egun  Elduaienen zentroak Alegian, Beasain, Billabona, Donostia, Lasarte, Tolosa eta Urnietan kokatzen dira. Hizkuntza ikastaroez gain, itzulpengintza, interpretazio zerbitzuak eta enpresetako ikasleei zuzendutako diru-laguntzen kudeaketa ere eskaintzen ditu Elduaien Hizkuntza Eskolak. Informazio gehiago: www.elduaien.com

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin