Azkoitiko bederatzi entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratuko dute lehen aldiz datorren asteartean

Uria Sukaldeak, Truck Arropa Denda, Andueza Moda, PSOE Taberna, Ambato Okindegia, Dean Taberna, Koska Kafetegia, Leire Oroz Hortz Klinika eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskola entitateek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dute lehen aldiz. Horrela, dagoeneko 56 dira (zerrenda osoa hemen kontsultatu daiteke) Ziurtagiriaren Elkarteak kudeatzen duten egitasmoarekin bat egin duten Azkoitiko establezimenduak, egitasmoak indarrean jarraitzen duela berretsiaz. Azpimarratzekoa, aldi berean, zazpi entitate mailaz igo direla, Zerbitzua Euskaraz maila eskuratzeko irizpideak betetzen dituztela kreditatu ondoren: Olaberri Pub, Milar Larramendi, Martitte Jatetxea, Lur Natur Denda, Itziar Arrandegia, Etxaniz Auto-eskola eta Azkoitiko EAJ. Iaz egin bezala (argazkia ordukoa da), beren lan esparruan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko neurriak hartu dituzten denda, taberna eta elkarteei aitortza publikoa egin asmoz, Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia egingo da urriaren 18an Azkoitiko udaletxeko areto nagusian. Zehazki, Agurtzane Epelde bertako Euskara Zinegotziak eta Rober GutiƩrrez Ziurtagiriaren Elkarteko Zuzendariak banatuko dituzte Ziurtagiriak. Azkoitian 2006 urtean abian jarritako egitasmoari jarraipena eman eta Bai Euskarari Ziurtagiria entitate berrietara zabaltzeko asmoarekin, eragite lana egiten jarraituko du aurrerantzean ere Ziurtagiriaren Elkarteak Azkoitiko Udalaren babesarekin, zeregina baitago oraindik.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin