Euskara eta metalgintza
Betidanik izan du garrantzia metalgintzak gure herrian. Hor dauzkagu historiaurreko aztarna arkeologikoak, Erdi Aroko burdinolak edota XIX eta XX. mendeetako Labe Garaiak. Kasu guztietan nahiz eta prozesu desberdinak erabili, metalak lantzea izan da helburu eta metal hauetatik irudika dezakegun edozein pieza sortu.
Pasa den egunean altzairua ekoiztu eta altzairuarekin lan egiten duen enpresa batean egon nintzen
Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko jarraipena egiten, Laudioko
Gometegui lantegietan hain zuzen ere. Bertan, besteak beste, altzairuaren ekoizpen prozesu desberdinak erakutsi eta azaldu zizkidaten, hasieratik bukaeraino. Aitortu behar dut metalaren galda goria nola moldatzen duten ikustea oso ikusgarria iruditu zitzaidala.
Aipatzekoa da Gometeguiko zuzendaritza eta bertako langileak euskaren alde egiten ari diren lana. Metalgintzako sektorean euskaraz lan egitea posible dela erakusten ari dira beraien jarrera eta eguneroko lanarekin. Adibide bezala, bezero eta bisitariei zuzenduta doazen prozesu guzti hauen azalpenak euskaraz ipini dituzte hainbat euskarritan. Hona hemen
Bessemer metodoaren eredua:
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin