Euskaraz bizi nahi dut ekitaldia

Urriaren 28an, ostirala, arratsaldeko 19.00etan, Donostiako DOKA aretoan Euskaraz bizi nahi dut ekitaldia ospatuko da. Kontseiluak jakitera eman duen bezala "azken hilabeteotan euskaraz bizitzearen alde egindako hainbat ekimenen berri emango digute protagonistek, Esne Beltzak egindako abestiaren aurkezpena egingo da... elkarrekin, kalakan aritzeko aukera izango dugu, elkarrekin topa...". Zatoz! http://vimeo.com/30482613 Euskaraz bizi nahi dut ! ekitaldia from Euskaraz bizi nahi dut on Vimeo.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin