Abian da Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedapen kanpaina Azpeitian

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Azpeitiko Euskara Patronatuak elkarlanean Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedapen kanpaina jarri dute martxan. Ziurtagiriaren Elkarteak kudeatu eta Euskara Patronatuak diruz lagunduko du datozen astetan luzatuko den egitasmoa. Bai Euskarari Ziurtagiria zabaltzea eta bere presentzia herriko entitateetan areagotzea helburu hartuta, Ziurtagiriaren Elkarteko teknikari bat Azpeitiko 200 komertzio, taberna, enpresa eta bestelako elkarte inguruekin jarriko da harremanetan egitasmoaren xehetasunak azaltzeko. Joan den urtean lehen aldiz elkarlanean aritu ostean, 20 entitatek bat egin zuten egitasmoarekin lehendabizikoz, Azpeitian 50 ziurtagiridun izatera iritsiaz. Joan den urtean lortutako emaitza onak ikusita eta Ziurtagiridunen kopurua areagotzeko asmoarekin, Euskara Patronatuak eta Ziurtagiriaren Elkarteak berriro ekin diote elkarlanari eta hedapen kanpaina honetan Bai Euskarari Ziurtagiria hartzea erabakitzen duten entitateei deskontu bat egingo zaie Ziurtagiriaren prezioan. Izan ere, Euskara Patronatuak beregain hartuko du Ziurtagiriaren kostuaren zati bat. Kanpainari amaiera emateko, lehendik Bai Euskarari Ziurtagiria daukaten eta aurten berritu duten entitateekin bat eginez, banaketa ekitaldia egitea aurreikusten da.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin