Biarritzeko euskara bulegoak, gune berri bat sortu du.

Sarean da Euskara Bulegoaren atari berria. Bertan, informazio hauek atzeman daitezke:
  • Hiriko informazio euskaraz
  • Euskararen aldeko ekintzen bilduma
  • Tresna pedagogiko eta praktikoak
  • Agenda osatu bat
  • ….
Interfaze bikoitz bati esker (euskara-frantsesa), irakurleak bere hizkuntza hautatzen ahalko du. Hilabetero, berri-paper elektroniko bat bidalia izanen da harpidedun guztiei et Facebook orrialde baten bidez ere informazioa hedatua izanen da. Azkenean, www.euskara-biarritz.eu gunearen asmoa da erakusleiho bilakatzea Biarritzeko hizkuntza eragileentzat, euskaraz egiten diren aisialdiak baliatu nahi dituzten hiritarrak informatzea eta beti eta gehiago diren ikasleei baliabideak eskaintzea. Biarritze hiriak, horrela, euskara eta euskararen bultzatze ea balioztatze desmartxa batean baliatu eragileen aldeko tresna bat sortu du.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin