Gatazkak bideratzeko estrategiei buruzko formakuntza antolatu du UEUk
Bai Euskarari Ziurtagiridun den Udako Euskal Unibertsitateak formazio saioak antolatzen ditu neguan ere. Azaroaren 26an hasi ziren eta heldu den Abenduaren 3 eta 10ean gatazkak bideratzeko estrategiei buruzko formakuntza izanen da aipagai. Formakuntzan parte hartzeko prezio normala 80€koa da, ikasle eta langabetuentzat 72€koa eta bazkideentzat 60€koa.
Gure egunerokotasunean gatazka bat baino gehiagorekin topo egitera ohituta gaude. Ikastaro honen bidez, gatazka hauei erantzun egokia emateko tresnak erakatsiak izanen dira. Haserrea kontrolatu, modu asertibo batez jokatu, bitartekaritzako pausu nagusiak ezagutu…. Honetaz gain, inguruko norbaitek eskolan jazarpena jasaten duen jakiteko gakoak emanen dituzte, baita konponbidea bilatzeko hasierako urratsak ere. Azkenik, teknologia berrien aitzinean, zyberbullyinga aitzin-ikusteko eta segurtasuna bermatzeko gomendioak luzatuko dira.
Hau guztia abenduaren 3an eta 10ean aipatuko da, Baionako I.U.T-an goizeko 9etatik arratsaldeko 16tara, bigarren hezkuntzako irakasle eta Toki-Ona institutoko Bizikidetza batzordearen arduradun den Aintzane Gascon Salaberriaren eskutik.
Informazio gehiago: http://www.ueu.org/
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin