Gernika-Lumoko 33 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria jasoko dute bihar, Euskararen Nazioarteko Egunean

Euskararen normalizazioan eragiteko helburuarekin, Bai Euskarari Ziurtagiria jaso duten 33 enpresek, saltokiek eta bestelako entitateek egiten duten lanaren aitortza egingo du Ziurtagiriaren Elkarteak bihar, Gernika-Lumoko azoka plazan. Hitzordua 13:00etan izango da. Onintza Enbeita aurkezle izango duen ekitaldian, Rober GutiƩrrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak eta Esperanza Uriarte Gernika-Lumoko Udaleko Euskara arloko zinegotziak banatuko dituzte Bai Euskarari Ziurtagiriak. Bide batez, GPS bat zozketatuko da Ziurtagiridun komertzioetan erosketak egin eta puzzle bat osatu duten erosleen artean. Ekitaldiari amaiera emateko, ohiko familia argazkia eta luntxa antolatu dira.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin