Bai Euskarari Ziurtagiriak Laudioko euskararen normalizazioa sustatzen jarraitzen du

Ziurtagiriaren Elkarteak euskararen normalizazioa eragiteko helburuarekin bi ekitaldi antolatu zituen atzo arratsaldean Laudion bertako Udalarekin elkarlanean: Mintzodromoaren lehenengo edizioa eta  Bai Euskarari Ziurtagiriaren bigarren banaketa ekitaldia. Mintzodromoan berrogeita hamar bat herritarrek parte hartu zuten eta ondoren ospatu zen Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldian, udalerriko 20 enpresek, saltokiek eta bestelako entitateek arlo sozio-ekonomikoan euskararen normalizazioan egiten duten lanaren aitortza jaso zuten.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin