Baionako Olentzero Parkeak haurrentzako euskarazko animazioak eskainiko ditu lehen aldiz

Eguberriko oporretan, haurrak dira errege! Burasoek beren haurrei plazer egiteko edozein gauzen egiteko prest dira. Ondorioz, haurrei zuzenduak diren animazioek arrakasta ederra biltzen dute. Batez ere barnean egiten direnean. Seaskak, Baionako Herriko Etxeko zerbitzu teknikoen laguntzarekin, lehen aldikotz antolatzen duen parkea iraganen da abenduaren 17 tik 19 ra. Iniziatiba hau plantan ezarri da bereziki haien etxeetan euskara erabiltzeko aukerarik ez duten haurrentzat. Horrela gaztea ohartzen da euskara ez dela baizik ikasketa tresna bat baina jostatzeko ere erabiltzen ahal duela. Haurrak euskaraz jostatzeko, komunikatzeko edo emozioen partekatzeko parada ukanen du. Olentzero park Baionako Lauga kiroldegian izanen da. Lehen estaian, gune lasai bat antolatua izanen da non gauza ezberdinak aurkitzen ahalko diren: Olentzerori buruzko erakusketa bat, irakurketa txoko bat, haur liburu azoka, alkoholik gabeko ostatua. Animazioek ere haien lekua izanen dute: joko puzgarriak, kutxa planetariumarekin izarren sekretuak deskubritzen ahalko dira, “untxien oihaneko” abere parkeko animali politenak ikusten ahalko dira, Lafitte enpresaren laguntzarekin, baratzegintza tailerra antolatuko da, Xiba elkarteak joko tradizionalen txokoa antolatuko du, bizikleta zirkuitu bat ere izanen da eta tailer kreatiboak ere. Beraz eskaintza zabala izanen da haurrentzat, adin ezberdinetarako eskaintza. Guzti honetaz gain, ikuskizun ezberdinak ere izanen dira, 3 egunetan zehar. Informazio gehiagorentzat: http://www.seaska.net/web/default.php

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin