Eman giltza, Háblale, Parle-lui euskararen transmisiorako kanpaina

Bizkaiko Udalerrien Euskara Zerbitzuen topagunea den Alkarbidek kanpaina bat martxan jarri du familien bidezko euskararen transmisioari laguntzeko. Ekimen honek 16000 familietako guraso eta 0-6 urte bitarteko haurren artean euskara, eten barik, naturalki hitz egiten jarraituko dela sustatu nahi du, eta horretarako http://www.emangiltza.com/eu gune berezia sortu da, otsailaren 15a arte parte hartzen dutenen arteko sarien zozketa eta guzti.

Eman Giltza gunean gurasoentzako laguntzak, aholkuak, tresnak, jolasak , gurasoek euskaraz ikas dezaten diru-laguntzak eta materialak eskuragarri daude, baina ez da baliabide meta hutsa: familia euskara transmititzeko bide naturala ikusita, eta elkarrekin bizipenak partekatze aldera, internetetik zuzenean gurasoek zalantzak eta galderak modu aktiboan argitu ditzakete, eta horrela, aukera dute, esaterako, guraso askoren testigantzak baliatzeko, herrian berbalagun taldeak sortzeko, euskara aberatsa transmititzeko aholkuak jarraitzeko, beren seme-alaben ikasketa eleaniztunari buruzko kezkak plazaratzeko, eta abar: hizkuntza guztiak berdin ikasiko dituzte?, ondo ikasiko du gaztelania?, nik euskara gutxi dakit, nire umea jaioberria da, erdalduna banaiz nola lagunduko diot etxerako lanak egiten nire haurrari?... Eman giltza egitasmoak familia barruko hizkuntza ohiturak ezagutzeko galdetegi bat ere abian du sarean, eta bi sari zozketatuko dituzte otsailaren 15a baino lehen betetzen dutenen artean: aukeratutako EAEko Nekazalturismo edo Landa-etxean 4 lagunentzako egonaldia (apartamentu edo etxe osoan 2 gau), eta euskarazko jolasen 3 sorta (sorta bakoitzak 100 euroko balioa izango du). Animatu eta parte hartu!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin