'Bai Ziurtagiridunen Aldizkaria'-ren 7. alea kalean da. Marie Claire Salaberry Herrikoa S.A.ko idazkari, kontu-egile eta enpresen koordinatzaileari egindako elkarrizketan, besteak beste, Herrikoak "Ipar Euskal Herriko ekonomia suspertzen lagundu duela" edo euskara sustatzeko "Iparraldeko eta Hegoaldeko enpresen arteko elkarlana oso positiboa" dela irakur dezakezu.
Aldizkaria oso-osorik irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin