Hiriko ez da soilik auto bat

Hiriko ez da kotxe bat. Hiriko hiri barneko mugikortasunerako irtenbidea da. A new solution for the new urban mobility. Jesús Echavek, Hirikoren presidenteak adierazi duen bezala, jasangarriak izan eta pertsonengan oinarritu nahi diren hirietako mugikortasunari ekarpen berritzailea izateko helburuarekin jaio den proiektua da, Green Capital 2012 den Vitoria-Gasteizko izena munduan zehar zabaltzen ari dena. Gizarte berrikuntzaren eta hirien aldeko apustu sendoaren eredua, bere lurraldearen jasangarritasunarekin eta garapenarekin konpromiso tinkoa duen giza-talde batek garatua. Gainera, aberastasuna sortuko du Hirikok, izan ere, 800 lanpostu sortzea aurreikusten baitute proiektuaren arduradunek. [caption id="attachment_1991" align="alignleft" width="299" caption="http://www.hiriko.com"][/caption] Hiriko, beraz, proiektu iraultzailea da garraioari dagokionez, Gasteiz iraunkortasunaren abangoardian kokatuko duena, garapen ekonomikoa eta soziala planetaren berezko orekarekin uztartuko dituena… Baina, hizkuntza-jasangarritasunaren abangoardian ere egongo al da Hiriko? Hiriko izenaren bitartez bertakoa dela adierazi nahi da; keinu bat da. Hala ere, nire ustez behintzat ez da nahikoa, ez naiz horrekin konformatzen. Jakin badakit bizi garen mundu globalizatuan, nazioartean komunikatu ahal izateko, ezinbestekoa dela hizkuntza nagusiak baliatzea. Baina gurean beste hizkuntza batzuk, beste hizkuntza-komunitate batzuk ere badirela azpimarratzea ezinbestekoa iruditzen zait, sozialki berritzailea den ekimen honen sostengu izango direnak. Sozialki arduratsu jokatu nahi badugu, jasangarritasuna eta aniztasuna sustatu behar dira, hizkuntza-komunitate guztiek lekua izan dezaten. Sozialki berritzaile izan nahi badugu, egitasmo honek bertako garapenaren alde egin behar du, baita bertako hizkuntza-komunitateen garapenaren alde. Honelako proiektuek euskara bezalako hizkuntza bat munduan kokatzen lagundu behar dute. Hain erraza den www.hiriko.com webgunea euskaraz ere ipintzea, proiektuaren ordezkariek (enpresa eta ekonomia arloko erreferenteak direnek) egiten dituzten adierazpen eta komunikazioak euskaraz izatea, edota etorkizunean proiektu honetan lan egingo duten pertsonei euskaraz egiteko aukera ematea, oso garrantzitsuak dira euskararen posizionamenduaren mesederako. Izan gaitezen jasangarriak hizkuntza arloan ere. Balia dezagun Hirikok edo beste edozein enpresa-proiektuk eskaintzen diguten aukera, euskara berrikuntzarekin, aniztasunarekin, jasangarritasunarekin, abangoardiarekin, garapenarekin eta aberastasunarekin uztartzeko

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin