Euskara planetan

Antzuolako Elay enpresan egin zen lehen euskara plana. Ordutik, askotariko enpresa eta erakundeek urrats bera egin dute, eta, denon artean, lan-munduan ere tokia egin diogu euskarari. Hori ospatzeko Elhuyar Aholkularitzak "20 urte euskara planetan"  jardunaldia antolatu zuen. Bertan, bideo hau ikusteko aukera izan genuen eta, besteak beste, Andoni Sagarna, Agurtzane Loidi, Jose Luis Elkoro, Mari Karmen Garmendia, Koro Urkizu, Paul Bilbao eta Rober Gutiérrezen adierazpenak jaso ziren.

"Elhuyar Aholkularitza. 20 urte Euskara (P)lanetan" Aurkezpen bideoa. from Sortu Media on Vimeo.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin