Urrats Biziak Latz Tresnak enpresan: “Bai Euskarari Ziurtagiria dugunetik gure bezero kopurua nabarmen igo dela ohartu gara”
Nire izena Onintza Agirre da eta
Bai Euskarari Ziurtagiria dugunetik hauxe da, besteak beste, egin duguna:
• Ibilgailuen errotulazioa: euskaraz
• Internet euskaraz:
www.latztresnak.com
• Stock Programa 3 hizkuntzatan, euskara barne
• Interneten eskaintza bereziak: euskaraz
• Helbide elektronikoa euskaraz
• Kalitate prozesua martxan jarri dugu, euskaraz soilik
• Publizitatea: dena euskaraz
• Telefono fakturak: euskaraz
• Administrazio dokumentuak: denak euskaraz
• Instrukzioak erabilerari buruz: euskaraz
• Twitter helbidea: euskaraz
• Telefono publizitatea: euskaraz
• Estatutuak: euskaraz
• Hornitzaile euskaldunekin harremanak euskaraz
• Enpresa aurkezpenak: dena euskaraz
Saiatu gara gauza denak euskaraz izaten eta honekin ikusi dugu gure bezero euskaldunen kopurua nabarmen igo dela, bereziki joan den urtetik hona. Gure helburua, sektorean ez dagoen zerbitzua euskaraz eskaintzea izan da. Horretarako, gure hurrengo helburua Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila lortzea da, guretzako garrantzitsua baita bezero euskaldunei guztia euskaraz eskaintzea, gure konpetentziagandik diferentziatzea eta honela gure salmentak handitzea. Horregatik, euskaraz ematen dugun zerbitzuagatik eta egiten dugun lanagatik ezagutu gaitzatela merkatuan nahi dugu.
*Oharra: Anoetako (Gipuzkoa) Latz Tresnak enpresak 2009ko otsailean eskuratu zuen Bai Euskarari Ziurtagiria. Elikadura eta ostalaritzako ekipamendu salmentan aritzen da eta une honetan Zerbitzua Euskaraz maila du.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin