Ziurtagiriaren Elkarteak Hendaiako merkatariak eta euskara mahai-inguruan parte hartuko du

Hendaiako Herriko Etxeko Euskara Zerbitzuak gonbidatuta, Ihintza Aldana Ziurtagiriaren Elkarteko Ipar Euskal Herriko teknikaria Hendaiako merkatariak eta euskara mahai-inguruan izango da datorren ostegunean, hilak 22, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Hendaiako Herriko Etxeko Kontseiluaren gelan.

Mahai-ingurua Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen baitan antolatutako ekitaldia da. Ziurtagiriaren Elkarteko teknikariarekin batera, Bernadette Soule Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria, Jean-Baptiste Salaberry Hendaiako auzapeza, Jean-Michel Berra Hendaiako auzapezordea eta Hendaiako Gazte Informazio Bulegoko ordezkari bat izango dira.

Mahai-inguruan, Hendaiako merkataritza euskalduntzeko eman beharreko urratsez eta hartu beharreko neurriez ariko dira. Ihintza Aldanak, Ziurtagiriaren Elkarteak euskararen erabilera sustatzeko saltokietan egiten duen lana azalduko du, eta Euskararen Erakunde Publikoak eta Hendaiako Herriko Etxeak, bere aldetik, Hendaiako merkatariei egindako proposamena aurkeztuko dute.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, mahai-ingurura sartzea libre izango da eta bat-bateko itzulpena izango da frantsesetik euskarara eta euskaratik frantsesera.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin