Besaro Landa Hotelak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Itzaltzuko Besaro Landa Hotelak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Iratiko ohianatik gertu eta paraje benetan eder eta zoragarriez inguraturik,  Pirinioko ohiko etxe batean integratuta dagoen landa hotela dugu Besaro. Nafarroako Zaraitzuko Ibarraren buruan, ekintza ugari egin daitezke bertatik. Besarok Euskararen bidean maila eskuratu du. Informazio gehiago: www.besaro.es

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin