Konkrealusitivity DBHko ikasleentzako adimen-lehiaketa Durangaldean

Durangoko San José Maristak ikastetxeak hasiera eman dio astelehenean Konkrealusitivity izeneko DBHko ikasleentzako lehiaketari. Bigarren urtez antolatu du adimen-norgehiagoka hau Bai Euskarari Ziurtagiria duen Maristen ikastetxeak, eta aurten, DBH-ko 4.mailako 120 ikasle inguruk parte hartuko du, hurrengo ikastetxeen izenean: Durangoko Nevers eta San Antonio-Santa Rita, Elorrioko Lourdesko Ama, eta Zornotzako Karmengo Ama.

Ekimenaren ardatzak konfiantza, kreatibitatea eta ilusioa dira (Kon-krea-lusi-tivity), eta lehiaketaren mekanismoa erraza: astero, parte-hartzaileek, irakaskuntza telematikorako Moodle plataformaren bidez, ariketa bat ebatzi beharko dute, matematika, euskara, ingelesa, eta, berrikuntza gisa, baita ingurugiroari buruz ere. Maiatzaren amaieran bukatuko da adimen-erronka hau, eta irabazleak ekainaren 10ean adieraziko dituzte Marista ikastetxean bertan. 2012ko edizioaren oinarriak eta sariak hemen kontsulta daitezke.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin