Bezeroarekin euskaraz aritzean, zerbitzu hobea eskaintzen diogu

“Nire dendan gero eta gehiagok egiten du”. “Erakusleihoko kartelak hizkuntza bietan dauzkat eta horrela jendeak susmatzen du barruan euskaraz egin daitekeela”. Horrela diote Bilbo erdiko merkatari batzuek. ARGIAko erreportaje honetako merkatarien esperientziak irakurtzea gustukoa dugu, bereziki, esaten duten guztia lortzen laguntzeko eta kreditatzeko balio duelako Bai Euskarari Ziurtagiriak: “Bikote bat sartzen bada eta euren artean euskaraz badabiltza, pista ematen dute; eta gero ‘poltsa bat ipiniko dizut?’ galdetuta poztu egiten dira”, “[nire bezero fidel batek]  euskaraz egiten du. Gustura egongo da zerbitzuagaz, baina nik euskaraz jakiteak ere eragina daukala uste dut”.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin