Gasteizko Udalak komertzioen hizkuntza egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin edo zertifikazioarekin lotutako gastuak diruz lagunduko ditu. Honi esker, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratuko duten Gasteizko establezimenduek kostuaren % 50era arteko diru-laguntza izango dute eta eskabide bakoitzeko gehienez 300 € jaso ahal izango dute. Ziurtagiriaren Elkartean lagunduko dizugu Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko urratsak ematen.
Honetaz gain, jarduera hauek lagunduko ditu Udalak:
Deialdiaren testu osoa hemen eskuratu ahal da.
Laguntzak irailaren 3ra arte eskatu ahal izango dira.
Nola lortu Bai Euskarari Ziurtagiria?
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin