Hirudart 3D infografia, errealitate birtual eta multimedia teknologiako enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Hirudart teknologia berrietako enpresa da, eta 3D Infografian,
Errealitate Birtualean eta
Multimedian du oinarria. Ondorengo hauek dira Hirudart-eko zerbitzu nagusiak:
Infoarkitektura, 3D animazioak, webguneen diseinua eta garapena, 360º-ko Bisita Birtual Interaktiboak, Errealitate Birtuala, Multimedia eta 3D Infografia. Hirudart-ek
Bai Euskarari Ziurtagiriaren
BIDEAN maila eskuratu du.
Portfolio garrantzitsua dute, izan ere, ikus-entzunezkoen alorrean, 3Dko diseinuan eta errealitate birtualean esperientzia handiko profesionalek osatzen dute Hirudarteko lan taldea. Teknologia berrien eta hiru dimentsioko diseinuaren azken joerei jarraitzen diete, eta euren proiektu eta zerbitzu guztiak bezero bakoitzaren beharrei egokituta garatzen dituzte,
hiru dimentsioko diseinuak duen garrantzia kontuan hartuta beti.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin