Durangoko Hitz liburu-dendak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Durangoko Alde Zaharreko Artekalean dago Hitz liburu-denda. Liburuaren sektorean erreferentea da Hitz, ez soilik Durangon, baita Bizkaian ere: kalitatezko argitalpenen katalogo aberatsa dauka, haurrentzako literatura barne, musika-diskak, eta abar. Giro ezin hobea dago bertan liburua hartu eta orrialdeez gozatzeko. Liburuen gaineko aholkularitza eta ezagutza handia dute Nekanek eta Gaizkak, eta haur, gazte zein helduek badute Durangon ezinbesteko parada euskarazko literatura ezagutzeko. Hitz liburu-dendak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Bidean maila eskuratu du.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin