Hitzarmen hau azken hilabeteotan, “Urrats Biziak Bizkaian” lelopean Ziurtagiriaren Elkartea Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian hedatzeko burutzen ari den kanpainaren baitan kokatu behar da. Lankidetza-hitzarmen honen bidez, Lemoako Udalak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeaz gain, udalerrian Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedapen kanpaina bultzatuko du. Hala, herrian Ziurtagiria eskuratzen duten entitate berriei deskontua egingo zaie.
Ziurtagiriaren Elkarteak 2012. urterako zehaztu dituen erronken artean, lehentasunezkoa da Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian zabaltzea. Gaur egun 1.500 entitate inguruk daukate Ziurtagiria. Horietatik 203 (% 14) dira Bizkaikoak.
Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresen artean hurrengoak aipa daitezke: Arlan S.A., Athletic, Azti Technalia, Bankoa, Bengozarra Eraikuntza Metalikoak, CEGASA, Durangoko Maristak, Energiaren Euskal Erakundea, Eroski, Fremap, Inforlur, S.A.U. azpiegiturak, Iurreta Institutua, Izagirre S.A. Eraikuntza Metalikoak, JEZ Sistemas Ferroviarios , Leioa Berri Auto (Renault), Refractarios Kelsen (Grupo Calcinor), Gometegui Tailerrak, Telvent, ULMA, VUSA, eta abar. Zerrenda osoa www.baieuskarari.org webgunean.
Bizkaiko hedapen kanpaina otsailean hasi zen. Orduz geroztik hainbat entitate berrik eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria eta kanpainak martxan jarraituko du urte amaierara arte.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin