Durangaldeko Enpresen Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria hedatzen laguntzen du

Durangaldeko Enpresen Elkarteak (DEE-AED) bere web orrian zabaldu nahi izan du Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria Durangaldean hedatzeko martxan jarri duen ekimena. Bertan irakur daitekeenez, Durangaldeko Enpresen Elkartea, Bai Euskarari Ziurtagiria kudeatzen duen Ziurtagiriaren Elkartearekin batera, saiatuko da laguntza - eta informazioa - ematen DEE-AED-ko enpresetan euskararen hizkuntza-normalizazioa hobetu dezaketen arloetan burutu daitezkeen ekintzetarako, betiere urratsez-urratseko prozesu lasaian.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin