Hirudart 3D, errealitate birtual eta multimedia enpresak Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu du

Bilbon kokaturiko Hirudart enpresako Amaia Eluk eta Idoia Tolosak ez dute etsiko Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila eskuratu arte; horrela dioskute Bidean maila eskuratu eta gero Zerbitzua Euskaraz maila lortu dutela jakitean. Hirudart teknologia berrietako enpresak 3D Infografian, Errealitate Birtualean eta Multimedian du oinarria. Ondorengo hauek dira eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak: Infoarkitektura, 3D animazioak, webguneen diseinua eta garapena, 360ยบ-ko Bisita Birtual Interaktiboak, Errealitate Birtuala, Multimedia eta 3D Infografia.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin