Gasteizko Udalak Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendaria gonbidatu du Hizkuntza ekologia eta iraunkortasuna jardunaldian parte hartzera

Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendaria Hizkuntza ekologia eta iraunkortasuna jardunaldiaren baitan antolatu duten mahai-inguruan parte hartzera gonbidatu du Gasteizko Udalak. Mahai ingurua ekainaren 14an izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita, Goiuri jauregian.

Bai Euskarariko zuzendariak Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra), Xabier Erize (Nafarroako Kutxako Hizkuntza Garapen arduraduna), Albert Bastardas (Bartzelonako Unibertsitateko Hizkuntza Saileko katedraduna) eta Iñaki Martinez de Luna (EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Soziologia Saileko irakaslea) izango ditu eztabaida kide.

Gasteiz vs Ekogunea, gai hori izango dute abiapuntu bi orduz luzatuko den mahai inguruan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, bertaratutakoek eztabaidan parte-hartzeko aukera izango dute. Horretarako, baina, beharrezkoa da aurrez izena ematea (945 161588 telefono zenbakian edo Udaleko webgunean).

Hizkuntza ekologia eta iraunkortasuna izeneko jardunaldia hizkuntza ekologiaren eta hizkuntza iraunkortasunaren kontzeptuak ezagutarazteko, horietan sakontzeko eta Gasteizerako proposamenak egiteko helburuarekin antolatu, beti ere bertako hizkuntza errealitatea abiapuntu hartuta.

Mahai-inguruak itxiko du jardunaldia, baina aurrez interes handiko hitzaldiak iragarri dituzte. Egitarau osoa hemen ikus dezakezu.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin