Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko 2012ko publizitate kanpainarako iragarkia sarean da. Ekainaren 18an ospatutako ekitaldi nagusian aurkeztu ondoren, Bai Euskararik bere webgunean zintzilikatu du eta uztailetik aurrera beste euskarritan ikusteko aukera izango da.
Iragarkia Orion grabatu zen, eta aurreko urtean ez bezala, Ziurtagiridunak dira spoteko protagonista nagusiak. Sektore ezberdinetan lanean ari diren eta Bai Euskarari Ziurtagiria daukaten zazpi protagonisten hitzak jaso ditugu, eta haien ahotik entzun ditzakegu Bai Euskarari Ziurtagiriak eskaintzen dituen balio erantsiak, besteak beste, kalitatea eta profesionaltasuna, gertukoa eta konfiantzazkoa, aberatsa eta lehiakorra, eta abar.
Iragarkia Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Kultur Atelier Komunikazio Zerbitzuak enpresak egin dute elkarlanean.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin