Abuztua iritsi da eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean oporrak hartu ditugu. Astelehenetik aurrera, mendian, hondartzan, hango edo hemengo festetan… aurkituko gaituzu, baina ez bulegoan.
Hori bai, irailaren 3an indarberrituta bueltatuko gara ohiko zereginetara eta urtea amaitu bitarteko erronkei aurre egitera: Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedapena –Bizkaian ahalegin berezia egiten jarraituko dugu–, Enpresarean azoka, Urrats Biziak kirolean egitasmoa, Euskalit, Lazarraga Sariak eta abar.
Zuek ere oporrak hartzekotan bazabiltzate, ondo pasa. Eta oraindik lanean jarraitu behar baduzue, ez etsi, laster izango duzue eta atsedenerako parada.
Ondo igaro zuek ere abuztua! Eta bitartean, segi urrats biziak ematen!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin