Ikasturte berriari ekiteko prest

Hilabeteko oporraldiaren ondoren, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean lanera itzuli gara. Atzean utzi ditugu atseden egunak, hondartzetan goxatu gaituzten eguzki izpiak, mendian gora eta behera egindako ibilaldiak, hango eta hemengo festetako parrandek utzitako ajeak…

Hori bai, indarberrituta itzuli gara. Dagoeneko Bai Ziurtagiridunen aldizkariaren 9. zenbakia prestatzen ari gara, eta irailaren 14an Bai Euskarari Buletin elektronikoaren beste ale bat jasoko duzuela ez ahaztu. Era berean, urte bukaera bitartean dauzkagun erronkei aurre egiteko irrikan gaude. Bizkaiko hedapena, Enpresarean, Urrats Biziak kirolean egitasmoa, Euskalit, Lazarraga Sariak eta abar. Beti ere alor sozioekonomikoak betetzen dituen espazioetan euskararen presentzia areagotzeko helburuarekin.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin