Animo Lekittarra!

Iraileko bigarren asteburua ate joka. Arraun zale guztiak Kontxari so; lehenengo jardunaldia pasata, trapu preziatua eramateko bi hautagai nagusiak Kaiku eta Urdaibai, Urdaibai eta Kaiku. Komunikabideetan gauza bera; Kortari elkarrizketa, Etxaberi elkarrizketa, Kaikuko arraunlariak han, Urdaibaikoak hemen… Eta nor gogoratzen da Lekittarraz? Lekeitioko jarraitzaileak, arraunlarien senitarteko eta bikoteak… eta gu, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartekook. Egia aitortu behar badugu, arrotzak zaizkigu tosta, poparean, baliza, branka, aurreko, txanpa, ziaboga edo antzeko terminoak. Baina sailkapen estropadan Isuntza Arraun ElkartekoLekittarra ontzia Kontxako sailkapen estropada amaitu ondoren Lekittarra ontziak irriño bat marraztu zigun ezpainetan Bai Euskarari zerbitzua eta lana euskaraz pegatina bistaratu genuenean. Normalean, ontzietako brankak eta popak babesle indartsuen gotorleku izaten dira. Enpresek eta elkarteek eurotan neurtzen dute brankaren eta poparen arteko distantzia, zenbat eta logotipo handiagoa, orduan eta zero gehiago hitzarmenean. Bestelako elkarteok ez dugu tarterik izaten halakoetan. Horregatik da eskertzeko Lekittarra ontziaren keinua. Animo Lekittarra!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin