HIZNET GRADUONDOKOA 2012/2013. Izen-emate epea urriaren 6ra arte zabalik
Hiznet Hizkuntza Plangintza ikastaroaren ibilbide luzean 400dik gora kidek parte hartu dute; euskararen normalizazioaren alde lanean ari direnak, gehienak. 2012/2013 ikasturtea izango da ikastaroaren 12. edizioa; azaroan hasi, eta datorren urteko uztailean amaituko da. Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da.
Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzeaz gain,
Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak ondoko helburu nagusi hauek ditu: euskararen normalizazioaren plangintzarako metodologia eta lanabesak irakastea, euskararen egoeraren berri zehatza ematea, eta Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzak ezagutaraztea.
Ikastaroak metodologia malgua darabil; e-learning formazio eredua eta aurrez aurreko lau saio uztartzen ditu. Ikastaroa abian jarri zenetik arlo ezberdinetako irakasleek parte hartu dute bertan; Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek eta ikerlariek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako teknikariek, euskara teknikariek eta hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalek, besteak beste.
Graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri-administrazioan eta hezkuntza- sisteman hizkuntza-normalkuntzaren ardura dutenei... zuzenduta dago. Ikastaroan nondik norako guztiak ondoko webgunean topa daitezke: (
http://hiznet.asmoz.org/).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin