Bai Ziurtagiridunen aldizkariko 9. zenbakia prest dago eta kalean da. Ale honetan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Donostiako Udalarekin eta Kutxa Gizarte Ekintzarekin lankidetzan antolatu dugun eta datorren asteartean, urriaren 2an, egingo dugun Enpresarean Azokak izango du protagonismo nagusia.
Hari horri tiraka, erreportaje nagusia azokari eskaini zaio –helburua, egitaraua, protagonistei elkarrizketa…–, eta bertan Sustraiak han dituena. Globalizazioa bertako begiez ikusita izenekohitzaldia eskainiko duen Guillermo Dorronsoro, Deusto Business School-eko Dekanoa eta IK4ko presidente-ordea, elkarrizketatu dugu.
Zigor Etxeburua Urbizu Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak ere bere hondar alea utzi du, Euskaraz bizi praktikatik eta patrikatik izeneko iritzi-artikuluarekin.
Gogoratu 9. zenbakia eta aurreko ale guztiak ikusgai dituzuela Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko webgunean.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin