Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatuta –Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin– joan den asteartean, urriaren 2an, Donostiako Kursaal jauregian Enpresarean azokako lehenengo edizioa ospatu zen. Ehun enpresatik gora elkartu ziren, eta ia berrehun lagun. Argazki galeria honetan azokako une ezberdinak jasotzen dira, besteak beste, hasiera ekitaldia, Guillermo Dorronsororen edo Asier Irazustaren hitzaldiak edota networkin saioa.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin