Ziburun Euskaraz Bizi Nahi Dut!

Ziburuko Euskaraz bai dinamikako taldeak urtero hainbat ekintza antolatzen ditu herrian euskararen presentzia handitu asmoz eta Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko. Izan ere, Ziburuko Euskaraz bai dinamika duela 5 urte abiatu zen. Taldea herriko hainbat elkarte eta norbanakoek osatzen dute eta helburua Ziburun euskararen presentzia handitzea da. Karia horretara, hiru data nagusi finkatu ditu taldeak: - Urriaren 7an, Talo Tapalo antzerkia, Parrokiaren gelan, arratsaldeko 16etan. Pantzo Hirigarayen eskutik. Talo enpresa handi batean nagusia kexu da: semea pixka bat txori burua du, emaztea idorra, taloak lantegitik faltatzen dira eta uztaileko salmentak ttipitu dira. Talo errezeta berria, lantegiko sator batek Talo Mantalo konkuranteari saltzen dio eta horiek guziak ez baitira aski, enpresako langileak greban ematen dira - Urriaren 19an, Dominique Lavillard arrantzalearen lekukotasuna, Ziburuko arrantzaz, Larraldenia gelan, arratseko 19etan, euskaraz. - Urriaren 20an, Euskaraz bazkaldu nahi dut, kantu bazkaria, Parrokiako gelan, 13etatik goiti. Ziburun, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Kontseiluak jendarteari helarazi nahi dion Euskaraz bizi nahi dut mezua ikusgai izanen da.  Helburua, alde batetik euskaldunak euskaraz bizi nahi dutela eta elgarrekin eragin behar dutela aldarrikatzea da, eta bestetik euskara oraindik ez dakitenei euskaldunen komunitatera hurbiltzeko gogoa piztea. Aurten sekulan baino gehiago, Ziburun Euskaraz bizi gaitezen !

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin