Durangoko Ibaizabal ikastolak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Durangoko Ibaizabal Ikastola Kooperatibak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu berri du, Bidean maila, hain zuzen ere. Ikastolako web gunean irakur daitekeenez: "Urrats bat bada, gure euskararekiko konpromisoa erakusten duena. Aurten ere urratsak ematen jarraitzeko asmoa dugu.". Ikastolak, gainera, kudeatzen ditu eraikin berean dauden taberna eta Errota Pentsioa eta Aterpetxea, Durangora datozen turista askoren topagunea urte osoan. Argazkian, ikastolako Xenki irakaslea.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin