Lazarraga Sariak 2012

Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Lazarraga Sariak antolatu dituzte aurten, bigarren aldiz. Lazarraga Sarien helburua da enpresek, era guztietako entitateek eta pertsonek Arabako Lurralde Historikoan edo TrebiƱuko Konderrian gizarte eta ekonomia esparruan euskararen normalizaziorako egin duten lana saritzea. Horrela bada, euskararen sustapenean egindako lanaren ezagutza gauzatuko da. Bost sari ezarri dira; lau erakundeei zuzenduta eta bat pertsona fisikoentzat. Erakundeentzako sariak:
  1. Hizkuntza paisaia eta etiketatzea. Barne harremanetan euskara hobeki eta presentzia handiagoz erabiltzeagatik nabarmendu den erakundea.
  2. Kontratazioa eta barne dokumentazioa. Erabiltzen duen mota guztietako dokumentazioan euskararen presentzia eta ohiko erabilera bermatzeagatik nabarmendu den erakundea.
  3. Jarduera nabarmena egitea. Bere ingurunean euskararen normalizaziorako ekintzaren bat egiteagatik nabarmendu den erakundea. Batez ere ekintza gauzatzerakoan egindako ahaleginak eta geroko ondorioak balioztatuko dira.
  4. Euskara kanpoko harremanetan erabiltzea.Idatzizko jakinarazpenetan, ahozko komunikazioan eta jendearentzako arretan, publizitatean eta erakundeaz kanpoko komunikazioan egin den merkataritza sustapenean euskararen presentzia bermatzeagatik nabarmendu den erakundea.
Pertsona fisikoentzako sariak:
  1. Euskararen gizarte erabilerarako ekarpen esanguratsua egiteagatik nabarmendu den pertsona.
Hautagaiak proposatzeko bideak: Hautagai-proposamenak bidaltzen dituztenen artean liburu sorta eder baten zozketa egingo da. Kategoria guztietako irabazleek LAZARRAGA arabar poetaren eskuizkribua eta litografia bana jasoko dute. Finalistek LAZARRAGA arabar poetaren eskuizkribua oinarri duten litografia. Sari-emate ekitaldia, Gasteizko BIBAT Museoan izango da, azaroaren 30ean.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin