Datorren ostegunean, hilak 8, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Enpresarean. Enpresa sarea, euskaraz jardunaldia eskainiko du Bilboko Euskal Ekonomisten Elkargoan. EUSKALIT Kudeaketaren Kalitate eta Bikaintasunaren XVIII. Europar Astearen barruan antolatutako jardunaldia izango da, eta bertan, azoka sortu, diseinatu eta garatu duten enpresetako ordezkariak izango dira, eta beraiekin batera, azokaren lehenengo edizioan parte hartu duen HIRUDART 3D Diseinuko estudioko ordezkariek bere lekukotasuna emango dute.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Kutxa Fundazioaren babesarekin antolatu zuen Enpresarean azokaren lehenengo edizioa. Urriaren 2an egin zen Kursaalen egun osoz, eta bertan euskaraz lan egiten duten enpresak eta euren produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituztenak bildu ziren, elkarren arteko harremanak estutu, elkarlanerako bideak aztertu eta negozio bide berriak zabaltzeko asmoz. Ehun bat enpresetako ordezkariak elkartu ziren, eta besteak beste, hitzaldiak, aurkezpenak, erakusleihoak edota networking saiak izan ziren.
Euskalit Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Asteak eskainitako aukera baliatuz, jardunaldian Enpresarean egitasmoaren berri emango da lehen aldiz Bizkaian: helburuak, lehenengo edizioaren balorazioa, etorkizuneko erronkak eta abar.
Jardunaldia goizeko hamarretan hasi eta bi orduz luzatuko da. Azpian, jardunaldiko egitaraua.
10:00 – 10:05 Aurkezpena.
10:05 – 10:10 Enpresarean Azokako bideo muntaia.
10:10 – 10:30 Rober Gutiérrez, BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIAREN ELKARTEAren zuzendaria. Enpresarean azokaren aurkezpena.
10:30 – 10:40 Bideoa, Di-Da Komunikakzioa.
10:40 – 10:45 Enpresarean komunikabideetan.
10:45 – 11:05 Eneko Pérez de Nanclares, BITARLANeko proiektu zuzendaria. Enpresarean, sareko egitasmoa.
11:05 – 11:25 Amaia Elu, HIRUDART enpresako sortzailearen lekukotasuna: Gure esperientzia Enpresarean azokan.
11:25 – 11:35 Rober Gutiérrez, ZIURTAGIRIAREN ELKARTEAren zuzendaria. Enpresarean, etorkizuna.
11:35 – 12:00 Galde-erantzunak.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin