"Enpresarean" proiektua aurkeztu dugu Bizkaian

Gaur, hilak 8, Enpresarean. Enpresa sarea, euskaraz jardunaldia eskaini dugu Bilboko Euskal Ekonomisten Elkargoan. EUSKALIT Kudeaketaren Kalitate eta Bikaintasunaren XVIII. Europar Astearen barruan antolatutako jardunaldia izan da, eta bertan, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko Rober Gutiérrez zuzendariak, Bitarlaneko Eneko Pérez de Nanclares proiektu zuzendariak eta Amaia Elu Hirudart enpresako sortzaileak hitz egin dute.

Lehenengoak, azokaren nondik norakoak azaldu ditu eta etorkizuneko erronketaz aritu da; Eneko Pérezek, berriz, www.enpresarean.org webgunearen berri eman du modu praktiko batean. Amaia Eluk, aldiz, bere lekukotasuna azaldu du. Aurrez, Enprende 2012 azokan parte hartu zuen, eta bata eta bestea aldaratu ditu. Bere hitzetan, “Enpresarean txikiagoa izanagatik, besteak baino aukera gehiago eman dizkigu, eta datorren urtean egingo balitz, izena emateko zalantzarik ez genuke izango”.

Entzuleen artean ere, ekarpen interesgarriak egin dituzte saioaren amaieran. Besteak beste, Bizkaiko instituzioekin egitasmoa garatzeko aukeraz aritu dira, edota euskara eta lan mundua uztartzen dituzten plataformekin, konkretuki www.bilalan.net, elkarlana bideratzea interesgarria dela iritzi dio entzule batek.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin