Iparraldeko euskararen orainaren eta geroaren inguruko jardunaldian izango gara bihar

Euskaltzaindiak antolatzen duen XVII. Jagon Jardunaldiaren harira, Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian jardunaldian parte hartuko du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bihar, azaroaren 16an. Izenburuak berak dioen moduan, jardunaldiaren helburua da euskararen bidea nondik norakoa izan den eta norantz jo behar duen aztertzea.

Horretarako Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herrian euskararen sustapenean ari diren elkarte eta erakundeekin batera egin nahi du gogoeta. Euskararen jakitea eta erabiltzea indartzeko lanean ari direnen ahalegin, asmo, nahi eta beharrak ezagutu nahi ditu. Hala, egun osoko egitaraua osatu du hainbat hitzaldi eta aurkezpenekin. Horien artean, arratsaldean 15:00etatik 17:00etara esperientzien aurkezpena egingo da eta Ihintza Aldana Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko kideak Ziurtagiriaren esperientziaren berri emango du.

Hemen duzue egitarau osoa.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin