Ostiralean, Lazarraga Sarien banaketa-ekitaldia

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak jakinarazi dute LAZARRAGA SARIEN bigarren edizioko finalisten zerrenda. Guztira 51 hautagai aurkeztu dira bost kategorietan, eta horien artean 15ek osatzen dute finalisten zerrenda. Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 30ean izango da, arratsaldeko 7:30ean Gasteizko Bibat museoan. Mesedez, jakinarazi etortzerik izango duzun info@baieuskarari.org/ euskaraba@euskaraba.com helbidera e-posta bidaliz, edo 945 182443 telefonora deituz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin