NURA Kooperatibak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Gizarte heziketan hainbat egitarau  eta bakarka zein lan taldeen superbisioa arloetan  lan egiten duen Tolosako kooperatiba honek,  Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua euskaraz maila eskuratu du. Horretaz gain, NURAk pertsona eta profesional arloen garapenean laguntza eta aholkularitza ere eskaintzen ditu lan munduan ematen ari diren aldaketak, bai langile eta bai egitura antolatuen etengabeko egokitzea eta hauen trebetasuna lortu ahal izateko. Informazio gehiago: www.nura.info

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin