Lanaren bitartez euskara ikasiko dute

Euskara ezagutzen ez zuten zortzi ikaslek euskara lan tresna modura ikasi dute, eta abenduan lan-praktiketan jartzeko aukera izango dute. Banaiz Bagara elkarteak Lana Euskaraz egitasmoa aurkeztu du gaur goizean. Hainbat erakunderen laguntzarekin, lan munduan euskara normalizatzeko bide berria izatea nahi dute. Ekimenak, euskaraz ez dakiten hainbat lagunek, euskara lan mundura begira ikasi eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izatea du helburu. Horretarako, azaroan euskara ikastaroak jaso ondoren, Gabonetan hainbat herritan euskarazko produktuak saltzeko postuak jarriko dituzte. Ikasleak bertan arituko dira lan-praktiketan. Banaiz Bagara elkarteko Petra Elserrek, proiektua zabaltzeko nahia dutela azaldu du; “euskara lanaren bitartez ikasteko eta erabiltzeko aukera gehiago sortu nahi ditugu, formatu hau beste sektoreetara zabalduz”, esan du. Ekimenaren laguntzaileak, Berria, Katxiporreta, Kontseilua eta Elkar Argitaletxea izan dira, eta diruz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lagundu dute. Aurten zortzi izango dira ikasleak, eta Gipuzkoa, Burgos, Kolonbia, Maroko, Argentina eta Ekuadorrekoak dira. Larunbatean, Kontseiluak deitutako manifestazioan jarriko dute postua Donostian eta igandean, Bulebarrean egingo den artisau azokan egongo dira. Irutxuloko Hitzan argitaratutako artikulua.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin